XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakea, ontasuna eta apaltasunaren Erreinua da.

Sinestea eta bihotz-berritzea beharrezkoa da.

2. Jauretxeko merkatarien egozketa.

Badakigu Jauretxea Israelgo erlijiotasunaren gune nagusia zela.

- Jainkoa bertan zegoen.

- Aldiro igotzen ziren judutarrak otoitz egitera eta bere opariak eskaintzera.

Denak joaten ziren Palestinan, nahiz erbestean bizi.

- Altxorrak bertan gordetzen zituzten eta limosnak han ematen ziren.

Guzti honengatik Jauretxea oso gune ekonomiko garrantzitsua zen.

Sarreran abere saltzaile eta trukatzaileak egoten ziren.

Hauek txanpon egokiak ematen zituzten.

Honela kultua tratu oparoa bihurtzen zen merkatarientzat eta baimena ematen zutenentzat: Apaizak.

Herriaren pietatetik probetsu ateratzen zuten.

Jesus bortizki azaltzen da.

Azken batez Jesusek nahi duena zera da: Jauretxearen eta kultuaren organizazioa hankaz gora jartzea.

3. Jesusen eztabaidak.

Jesus eta bere dotrina gatazkan sartzen da Jerusalengo botere erlijioso eta laikoen kontra.

- Apaiz Nagusia, eskriba eta herriko zaharrekin.

(Mk. 11,27).

- Farisear eta herodiarrekin.

(Mk. 12,13).

- Saduzearrekin.

(Mk. 12,18).

Denak ados daude Jesusen aurka.

Jesusek egiten edo esaten duen zerbait judutar erlijioaren kontra doan zerbaiten bila dabiltza denak.

Nahiz eta estutasun hori jarri, Jesusek hitzegiten eta bere mezua azaltzen du.

Ez da beldur.

Bere etsaiak agirian uzten ditu.

Orduan parabolatan hitzegiten zien.

GOGORATU

Bere predikuari eta bere bizimoduari leial izanez, Jesus Jerusalenera igotzen da.

Hiru ezaugarri hauek laburtzen dute bere aurre egitea: - Jerusalenen sartzea.

- Merkatarien egozketa.

- Autoritateekiko eztabaidak.